Xiberoak iragan üdan bijitazale hanitx üken dütü

Xiberoan, 2015 eko üdako sasuak marka güziak  hautse dütü.Hala zer erranik izan den turisma bulegoaren biltzar nausian.


Arrazu nausia , denbora hona ; arramaitzetik seteme ondarra arte ebi güti egin dü eta denbora ekitsüa izan da, ondorioz jentea jin da  eta markak hautse dira kakuetan 81 618 sartze, la vernan 12 880 , mauleko gaztelüan 5214  eta ere ospitale peko elizan 16 900.


Halerik ere kontüetan 31 000 euroko ziloa bada , züzendari postüaren kambiamenak ekarri düanan, Chantal Guissagaitz erretretala joan da   eta Jean Otazu ek segida hartü, hilabete zonbaitez alkarrekin lan egin düe.


Turisma bulegoa Atarratzen plantatü da eta Mauleko bülegoa üdan baizik ez da zabalik, 5 langileek denbora osoz lan egiten düe.


Kanbiamen handia izanen da urte ondarrean ,EPCI edo euskal herriko alkargoa plantan ezariko beita eta hortaz erabaki da ,xiberoko bulogoan , baztertü den, 180 000 euro, Xiberoan atxikitzea eta xede zonbaiten lagüntzea.

Iturria: www.xiberokobotza.org