Garrantzi handikoa da norberak egunero
etxean gurasoei eta irakasleei entzuten dien hizkuntza. […]
Amaren kezka dela medio, Gaio Grako haurretatik hezi zuten arretaz,
eta greziar literaturari buruz ikasi zuen;
lehenbizitik izan zituen irakasle bikainak;
besteren artean, nerabezaroan, Mitileneko Diofanes,
Grezian garai hartan zegoen hiztunik onena.