Larraitz Abaltzisketa lotzen dituen bide egokitua edo bide berdea Aralarko natura parke barruan kokaturik dago. Larraitzeko ermitan hasten da bidea eta Abaltzisketako herriguneraino iristen da, 1,5 km-ko ibilbidea eginez. Bidean zehar itsuei trazatuaren berri emateko testura ezberdinetako gida distala jarrita dago. Ibilbidean zehar 40 informazio- panel ipini dituzte.