IKAZTEGIETA

Udalerri honetan Kutturru izena duen atsedenaldi eremua dago. Bi zonaldek osatzen dute eta batetik bestera oinez ibilbide polita eginez joateko aukera dago. Eremuan lau baxoska aurkitu ditzakegu bertako hazi bidez landatutako landareek osatuta. Haritzak, pagoak, gereziak, astigarrak eta lizarrak besteak beste.