KORTEZUBI

Ereñozarre mendi magalean Santimamiñe kobazuloa aurkitzen da. 1917. urtean topatu zen. Geologia aldetik interes haundikoa eta aztarnategi arkeologikoak kalitate handikoak dira. Fauna dago irudikatua barnealdean, bisonteak, zaldiak, bobido bat, basurdea, orein buru bat, hartz ar bat eta karpidoak. Jendearentzako itxita daude kobak, kontserbazioa bermatu ahal izateko. Interpretazio eremu bat bada, eta Santimamiñeko ermitan bisita birtual bat ikustea badago.