BUSTURIA

Busturian oinez egin daitekeen ibilbideetako bat txakolinaren itzalpean bezala ezaguna da, PR BI 160 bidearen barne. Hasiera eta amaiera Altamira auzoan dago, eta 7,2 km luzera dauka. Bertatik pasiatuz gero txakolin parrak, Aingerubideko hareztia, Axpe auzoa, San Bartolome auzoa, Altamira auzoa, galtzada zaharren hondarrak, landazal atlantikoa, Padura eta Madariaga dorrea ikusi daitezke. Informazio gehiagorako bisitatu urdaibaiko web orrialdea.