ULIBARRI GANBOA

Izen bera duen lakuaren ondoan dagoen herri honetatik abiatuta, txango desberdinak egin daitezke. Sasoian egonez gero, Albertia mendi tontorra bisita dezakegu, bidean landare zein zuhaitz desberdinak ikusten ahal direlarik. Bestela ere Ulibarri Ganboa eta Landa lotzen duten bidea egin daiteke. Bide honek lakua ingurutzen du eta ez du maldarik.