LEGORRETA

Oriaren ertzean bizi den herria da Legorreta, mugakide Albiztur, Tolosa, Ikaztegieta, Altzaga, Baliarrain, Orendain eta Itsasondo ditu. 8,6 km karratuko zabalera du udalerriak. Inguratzen hainbat mendi ditu, Bilkoin, Itzeieta, Koroate, Murumendi eta Aldaba, azkeneko hau altuena 517 metrorekin.