UHARTE GARAZI

1793. urtean 443 auzokide zuen eta 1851an 700 biztanle. Berantago gorabeherak erakusten ditu, bai, baina beti kopuru hori eta 1952ko 472 artean aritu da, erran nahi baita orekari nola hala eutsi egiten ohi diola. Izan ere, egun 636 lagun bide du. Hitz batez, demografia aldetik, Nafarroa Beherean salbuespena dela ezin ukatu.