SARRIGUREN

Eguesibarreko populazio gunea, 1900eko erroldaren arabera 70 auzokide inguru bazituen ere, 2000.urtean 10 lagun zuela irakurtzen ahal da. Egun, baina, hondar urteotan buruturiko Iruñerriko garapen bizkorra dela eta, hots, eraikiriko karrika berriak medio, 13000 biztanle baino gehiago du.