BERMEO

Gatzelugatxeko Doniene ermitea, kantauri itsasoan harkaitz muino baten gainean dago. Lehorrera zubi baten bidez lotuta dago, 241 eskailera dituen pasagune batetik igoz egin dezakegu ermitara bisita. Astean zehar garraio publikoa erabiliz gerturatu gaitezke bertara, zortzi plazako furgoneta batek egiten du Bermeo – Bakio ibilbidea, bertatik pasatzen dena. Ekainaren 24ean San Joan bataiatzailea eta abuztuaren 29an San Joan burua moztua ospatzen dira bertan.