ETXARRI ARANATZ

1200. urteko gaztelar uholdearen ondorioz, eskualdea muga bihur eta nafar erregeek gotortu egin zuten. Horrela, udalerria 1312. urtean sortu bide zen, hain zuzen ere Adia, Aldaba, Araina, Arrozpide, Artola, Egiarreta, Elbegia, Elkorri, Erdotzia, Lazkotz, Urkitzu, Nenau, Mundiñano, Ondatz, Maitza, Mugarretxe, Ilarratzugoikoa, Orgaoitzua eta Sarria populazio guneetako auzokideak bilduz.