LEINTZ GATZAGA

Herriak aspalditik gatzaren industriarekin lotura izan du, hortik datorkio izena. Eta hori izan zen hiribilduaren sorrera bultzatu zuena. Gatz iturria herritik gertu dago, 250 bat metrotara, Dorletako gazteluaren inguruetan. Hau guztiaren ingurukoak Gatz museoaren bitartez ikus daitezke gaur egun. Ordutegia, larunbata, igande eta jaiegunetan 12etan euskaraz eta 13etan gazteleraz, astean zehar talde bisitak aldez aurretik erreserbak eginez, 943714792 telefonoaren bitartez.