SEGURA

Euskal Herriko Dantza Txapelketa antolatzen dute urtero Seguran, 1977. urtean hasi zelarik antolatzen. Bertan parte hartzen duten partideen kopuru haundiena gipuzkoarrak dira. 25. urteurrena zela eta 2001. urtean liburuxka bat kaleratu zuen udalak. Sari nagusia Nestor Basterretxeak egindako artelana irudikatzen du, irabazleen herri udalera doa urte osorako sari hau. Hiru urtez jarraian edo bost urteetan zehar hiru irabaziz gero udalaren jabetza izatera pasatzen da saria.