ATAUN

Herri eder honetan, Aralar parke naturalaren magalean, Joxemiel Barandiaran 1889an jaio eta bertan 1991n hil egin zen. Euskal Herriko antropologia eta etnologian aditua zen besteak beste, eta horien inguruan lan haundia egin zuen. Gaur egun bere izena daraman ibilbidea egin dezakegu herrian barna besteak beste. Honekin batera beste hiru ibilbide mitologiko eskeintzen dituzte Ataungo herritarrek. Berrenoa ibilbidea, jentilbaratza ibilbidea eta sarastarri ibilbidea. Baita oinez nahiz txirrindulaz egiteko hainbat ibilbide labur zein luzeak.