ZIBURU

1793. urtean 1.873 auzokide bide zuelarik, ondorengo hamarkadetan krisialdia jasan eta 1836. urtean oraindik 1.754 bizilagun baino ez zuen. Gero gorabehera handiak ezagutu zituela dirudi, baina 1911. urtean ageri den 2.617 kopurua ez zen berriz ere jaitsiko. Izan ere, 1931. urtean 4.170 edota 1962an 5.870 datu aipagarriak direla ezin ukatu. Gero, haatik, ofizialki hor mugatu da, batzuetan 6.000tik goiti eta bertze batzuetan beheiti, 2006ko erroldaren arabera 6.282 duelarik, hots, 1968an baino ehun bat lagun gutiago…