GARINOAIN

Udalerriak hondar hamarkadetan hazkunde demografiko nabarmena erakusten du, erran nahi baita etxe berri anitz eraiki egin dutela. Izan ere, 1900. urtean 387 auzokide zituen eta 1991an 293 lagun ziren. 2001eko erroldaren arabera, baina, jada 396 biztanle zituen, eta 2013koan 514, hots, gutienez mende luzean profitatu duen auzokide kopururik handiena.