ATHARRATZE

1793. urtean 413 auzokide zuen eta 1851an 506. XIX. mendearen erdian ezaguturiko berrantolaketa medio (Sorholüze, Onizegaine), Atharratze “berria”k populazioa bikoiztu zuen, 1.000 lagun inguru biltzekotz. Horrela, unerik hoberenean, 1911an, 1.191 ere elkartu zuen. Duela berrogeita hamar urte, baina, joera aldatu eta oreka hautsi zuten, biztanlegoa etengabe galtzekotz. Izan ere, egun 613, bertzerik ez baitu. Areago, hondar hamarkadetako jaiotze tasa aztertuz gero badirudi kaltea, zauria sendatzen ez dela sendatzen ari.