Aupa lagun! Zer moduz? Ni Iruñeko gazte pentsalari, kirolari, ameslari… bat naiz, 19 urte ditut eta prest nago, nire gogoeta, kritikak, abestiak… idazteko. Edozein pertsonak tresna lagungarri bezala izateko.
Nik idatziko dudana torlojuarekin zer ikusia dauka, ez pentsa “manitas” bat naizenik baizik eta nire bizitako metafora irudikatzeko erabiltzen dut orain. Jaiotzean torloju solteak gara eta egurretik at gaude, ( perspektiba honekin kontua ia behar dut eta ez dut esan nahi denak baldintza berdinekin jaiotzen garenik baizik eta denok gure bizi garen egoeran egon harren egurra zulatzen has gaitezke) Zulaketa esperientziarekin, ekintzekin… egiten da.
Batzuek zulaketa mantso egiten dute, besteetan azkarregi, edo zuzenegia. Baino nork esan dezake zein den eraman behar erritmoa? Nire ustez bakoitzak lortu behar du torlojuaren burujabetza eta berak barrenean dituen erritmoekin lan egin.
Gehienetan bizi garen gizarteagatik oso baldintzatuan egon ohi gara, baino hori ez da gaurko gaia, gaur torlojuen metafora honekin azaldu nahi dizuet hemen idatziko dudala ni torloju moduan egurra zulatzera eraman nauena eta eramango nauena.
Zer diozu? Iradokizunen bat? Ziur baietz.
Ah, eta hemen uzten dizuet abestitxo bat eta asko gustatutako beste iritzi bat:
http://topatu.eus/bloga/dornaku-lanz-solbes/eurozentrismoa-
https://www.youtube.com/watch?v=6l-jGRG2ThI
Mila esker eta laster arte. ONGI PASA EDO NAHI DUZUN MODUAN IZAN!