Iraitz deitzen didate. Zergatik, zertarako. Galderak erantzunik gabe. Suposatzen dut izen bat behar dudalako dela. Nortasun-agiri nazional batekin erregistratuta egoteko.
Hartxingadi marratu dizkit oinatekoak. Ahal dudan guztietan oinutsik ibiltzen naiz, lurra sumatzeko. Bakardadea iruditu dakieke, bakarrik joatea gustatzen zaidalako. Bakardadea iruditzen zait neroni batzuetan. Baina neure bideari jarraitzen ari natzaio.
Erran zidaten leku ederra zela. Ez nekien zein neurri bateraino. Zuhaitzak taldekatzen dira ibaiertzan, amaren begiak bezain berdeak. Ibai erdian hartxingadi gehiago dago, ura bi bidetan zatituz. Goiz goibela da.
Mendiko txirrindulaz etorri naiz. Hilabeteak daramatzat hemendik igaroz eta gelditu gabe, gaur ezin dut.
Esertzen naiz ertzean, ezerez begiratzen. Ezertan pentsatsen. Bat-batean kaio bat ailegatu da. Planeatzen lurreratu eta gero, poliki-poliki, nire motxilara saltokaz hurbildu da. Eskua mugitu eta airean dago berriro. Ibaia zeharkatzen.
Haizea dabil eta nire kizkurrak harrotzen ditu. Tupustean pena ematen dit hemen geratzea, kaioa beste aldera heldu denean. Ibaia zerharkatu nahian nago.
Kendu dut alkandora. Blue-jeansak. Larrugorrian bukatzen dut, oihukatzen. Ze demontre egiten ari naiz nire bizitzan. Ze demontre egiten ari naiz orain. Burujabea izan nahi dut, kaioaren bezala.
“Itxaron, mesedez”, xuxurlatzen dut kaioaren norabidera.
Oinetakoak jarri, txirrindula hartu eta ipini bizkarrean. Txirrindularia naiz, hau ez da ezinbestekoa. Gehiago pentsa egin gabe, ibaian sartu naiz. Ez da hain sakona. Enganatzailea da.
Urrats iaioekin kaioen oinkadak atzetik ditut. Momentu hauetan arnasa hartzen dut berriro. Momentu hauetan badakit hau zela egin behar nuen gauza.