Olerkiak

Orlegi, orlegi, kanta zazu 
azken koplak, ta guk entzun
 
bihar arte, ene lagun
 
ikusiko gara, bai, hurrengon.
 

Agur, agur, hosto biziak 
izkutatzen doaz piztiak
 
izango ote da egunsentia
 
azkenekoa, zaharregia.
 

Aterako da txuria 
zuhaitz biluz eta buztiak
 
lotara doaz loreak
 
itzuliko dira, datorren urtean.
 

Buka behingoz gure uda 
behingoz buka gure guda
 
datorren urtean berpiztera
 
itzuliko gara zure albora.