Baiona, Donibane Garazi eta Sarratik landa, Batera plataformak Maulen ospatüko dü dagün urte hatsarrean sortüko den Euskalerriko Herri alkargoa bakarra. Orit herrien % 70a egitüra berriaren alde agertü dela, eta herritarren % 66a. Baterak historikotzat hartzen dü Herri Alkargoa bakotxaren sortzea, bere erranetan, lehen aldikoz Ipar Euskalerria egitüra bakotx batetan hartürik beidate, bere 300 000 bizizaleekin.
Iturria: www.xiberokobotza.org