Oraingoan ROSITA(PARADOXUS) abestiak barrenekoa mugitu nau, lagun bat joan izanak eta beste pertsona batzuekin bizitzeak munduaren ikuspegia aldatu egin dit.
Pertsonen garrantzia, horrela definituko nuke nire ziklo berria, zenbat jaso dezakezun pertsona bakoitzaz infinitua da. Torlojuari oraingo honetan bira garrantzitsu batzuk ematen dizkiot.
Honekin lotuta Iruñean baden egoera oroitarazten dit, mundu politikoa batez ere, politikan aritu nahi dutenen artean, bakoitzak bere siglak edo letrak dituzte, eta etengabe bestearen kontra misil moduko argumentuak bidaltzen dizkiete, eta ez dira konturatzen galaxia berekoak direla eta nire ustez iraultza galaxiako materia guztiarekin egin beharko da!
Hortaz saia gaitezen denen artean ulertzen.
Kapitalismoari gure arteko bereizketa egotea interesatzen zaio eta ez da harritzekoa azkeneko aldian ezkertiarren artean hainbesteko bereizketa egotea.
Eta azpimarratzea iraultza eta kapitalismoaren suntsiketa garatzeko pertsonek egingo dugula eta hori ahaztu ez dugun gauza bat dela, IRAULTZAILEA bezala izendatuko nuke.
Bukatzeko esan nahiko nuke burua itxia edo irekia izatearena, irekiak mundua irekitzen dizu eta itxiak ixten dizu, egunero torlojuari bueltak eman ahal dizkiogu munduari gure ateak irekitzen badizkiogu.