Xiberoko Txapelgoaren finalak jokatü dira Urdiñarben. Lehen mailako finalean, Mixel Latxere, kolpatürik zen Maxime Etxeverri-ren ordez ari izan dena eta Bixente Larralde nagusitü dira, Sébastien Gonzalez eta Marco Berazategi-ren kontre 30/24. Finala ederra jokatü da, nonbre haundian jinik zen püblikoaren aitzinean.
Iturria: www.xiberokobotza.org