HENDAIA

Biztanle berriei ongietorriaren ematekotz xedeaz, Herriko Etxeak ekitaldi adiskidetsua antolatzen ohi du bi urtetan behin, hobeki elkar ezagutzekotz parada ukan dezaten.

Hori dela eta, 2015eko apirilatik Hendaiarat bizi izaterat etorri direnak izena ematerat gomitatuak dira, Herriko Etxeko Harrera, Komunikazio zerbitzuetan, edo webgunearen bitartez: www.hendaia.eus.

Izen ematearen baieztatzekotz komunikazio zerbitzurat deitu behar da: 05.59.48.82.85/88, paperezko gomitaren bidez jadanik erantzun ez bada.

Ongietorri ekitaldia urriaren 19an, asteazkenarekin, izanen da, 18:00etan Herriko Etxean.