AXURIA BEREHALA SOHÜTAN!

Haragiaren pikatzeko atelierra Sohütan eraikiko düala baieztatü dü ostiralean egin zen biltzar nausian Axuria kooperatifak. Xedea, Mauleko hiltegiari lotürik egiteko asmoa bazen ere, Xiberoa Herri alkargoa eta hiltegiko ardüradünekin ezin akomatüz, kooperatifak beste bide baten hartzea deliberatü dü. Inbestizamentüa millioi eterdi eurokoa izanen da, lanak dagün urte hatsarrean hasiko dira eta 2017 ondarreko ürrentürik izan behar lirateke.

Iturria: www.xiberokobotza.org