AUBERGE DU LAUSSET-EN URZOAK JANGAI

Zortzi urte egiten dizü jadanik, Maialen eta Laurent Irigoyen, Ospitalepeko L’Auberge du Lausset ostatü jatetxea joanarazten düela. Leküko jenteak, astean kurtsean langileak eta aste ondarrez paseatzen direnak, edo üdan turistak, klientela zabalarekin lan egiten düe urte osoan. Maialen Irigoyen erran deikünaren araberan botzik dira, nahiz eta ez den beti aija, kargüer eta inbestizamentüer bürü egitea. Jatekoak, leküko ekoizpenekin adelatzen dütüe haboxienik, sasoko ekoizpenak lehenestez, eta ondorioz eskeintza ezbardina arrahinki proposatzen düe. Larrazken hontan, ürso jatea “kapuzin” maneran proposatzen düe ürrietaren 20etik abentüaren 18ala.

Iturria: www.xiberokobotza.org