Kleopatra, lotsagabea Erromaren zorigaitzerako.
Bere sistroarekin, dardararazi egin zuen, hori posible baldin bada, Kapitolioa,
eta erromatar bereizgarriei eraso zien gerrazaletasunik batere ez duten kanopoekin,
Farosen garaipena ospatzeko uste sendoz
Zesar preso hartuta;
eta Leukadako golkoan,zalantzaren kinkan egon ziren
emakume bat munduaren jabe egingo ote zen
gutarra ere izan gabe.