Bigerren etxe bat sütan joan da Xiberoan! Aldi huntan Mitikilen, herriaren sargian den etxe batetan, süa abiatü da bizigia batetarik. Deiadarra emanik izan da goizanko oren bakotxa eta erditan eta astelehen egüerdi arte sü ehaileak egon dira dena segürtatu arte. Bi familia bizi ziren hor, eta süari ezkapi ahal izan dira. Denak alojatürik izan dira beren familietan. Mitikileko herria ari da antolatzen familien alojatzeko herrian berean eta behar dütüen arropa eta tresneria biltzen. Lagüntza ekarteko xehetarzünak galtegin behar dira Herriko Etxean: 05 59 28 42 76 zenbakiala deitzes.
Iturria: www.xiberokobotza.org