AZKORRIAK 11. FEIDA

11 gerren esne sasoa abiatü da Muskildiko Azkorria labarari gaznakagian, gasna erosleen eta süstengazaleen eskertzeko gisan feida bat antolatzen da “Lur bat, talde bat, gazna bat” mezüarekin hamazazpi artzainen artean altxatü zen gaznategia eta 10 urteren bürüan, bere leküa egin dü. 460 000 ezne butilla edo pinta bildü dütü iragan sasuan eta gazna haboroxeenak, %65a saldü da Akitania esküaldean Bordele artino eta Tolosako salgia handietan; %5a aldiz Hego Eüskal Herrian. Egün, 16 artzain dira eta 6 lanpostu badira gaznategian. Feida baliatü da bisitaren egiteko eta memento goxo baten igaraiteko laborari eta erosleen artean. Merkatü ttipi bat ere izan da, gaznategian saltzen diren leküko mozkin zonbaitekin, eüskal bixkotxa, Irulegiko ardua, Eztigar sagarrardua, besteak beste. Hitzordua, goizanko 10 etarik arrestiko 6ak arte Muskildiko azkorria gaznategian.

Iturria: www.xiberokobotza.org