FORMAKUNTZAK XIBEROAN EGITEN AHAL BEITIRA ERE

Entrepresetan formakuntzak edo trebapenak eskentzen dütüen «etxe formation» entrepresak zertifikazione edo segürtageri berri bat ardietsi dü. Horri esker bere lanaren kalitatea arra-ezagutürik da. Gisa horrez ere, beren formakuntzen ükeiteko, entrepresek sos lagüngoen ükeiteko züzena ükenen düe, 2017tik goiti. Ezen, 2017tik goiti formakuntzak ordaintürik izateko segürtageri hori beharrezkoa date. Bestalde “Etxe formation” entrepresak zerbütxü berri bat eskentüren dü obra pülikoentako. Jakin behar da urtean 1000 bat jenteri ikastaldi bat eskentzen düala Irabarneko entrpresak; ikastaldiak egün bat edo hiru egün iraüten düalarik. 

Iturria: www.xiberokobotza.org