EUSKO

“Baionako herriko etxeak, aho batez bozkatu du herriko kontseiluan Euskora kidetzea. Horrekin batera, Euskal Monetako Kolegioen Batzordea integratzearen alde egin du Uztaritze, Hendaia eta Lekorne herriekin batera Lekuko Elkargoen ordezkaria bilkatuz.

Jean-René Etchegaray auzapezak du erabaki hori aurkeztu. “Euskoa Euskal Herriko ekonomia birtokiratzeko eta dinamizatzeko tresna bat da ere, tokiko erosahalmenaren zati bat tokiko zerbitzu eta komertzioetara, tokiko ekoizleetara eta lurraldeko elkarteetara birbidaltzen duena. “Euskal Herriko barnealdea eta kostaldearen arteko elkartasuna garatzen du ere sortzen dituen harreman komertzialei esker”, azpimarratu du”.