BILAU deitzen da Jeremie Garat sohütarrak ekoiztü düan azken diska. Berak dion bezala Folketik badü. Bena Rock « garage » estiloan zen bezala, BILAU-en diskoa « ezkaratz » folka dela dio. Jeremi Garat emeki emeki maite düan ofizioaz bizitzen hasten da. BILAU diska ekoiztü beno lehen, Esne Beltza, Maddi Oihenart, eta Bach-en, biolontxelo, « segidak » ere ekoiztü dütü. Ez bada beti aisa hortarik bere ogiaren egitea, lanak horra zaitzo eta esperantxa dü, berak ekarten düan aztaparrarengatik zaitzola artistak beregana agertzen.
Iturria: www.xiberokobotza.org