HAZKÜRRI BANKUAK JANARI BILTZEA EGIN DÜ

Janari biltze bat egin da, Xiberoko saltegi handien aitzinean. Bildü den janaria ondotik partekatürik izan da beharrünean diren jenteer. 2015an, 3 tona bildü zen eta 107 familia lagüntü ahal izan zen emaitza horri esker. Biltzeak egin dira Maulen, Intermarché, Carrefour eta Lidl saltegien aitzinean eta Atarratzen Petit Casino-n. Biltzeetan parte hartü düe, Berrogaineko laborantxa lizeoko ikasleek eta Collectif Souletin-eko lagüntzaleek.

Iturria: www.xiberokobotza.org