ANDRE MARI EMAKUME TALDEA

Uharte Iruñean 1998ko urrian sorturik.

Emakumeek bere inguruan parte hartzea bultzatzen dugu.

Uharte Iruñeko emakumeendako giza-kultur nahiz asialdi ekitaldiak, autodefentsa tailerrak eta bertze antolatzen ditugu, xedea emakumeen arteko harreman eremuak zein komunikabide esparruak sortzea delarik.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde jokatzen dugu, emakumeen eskubideen defentsan.

Sexu bortxakeria salatzen dugu, bai agerraldietan, bai ekintzetan edota jardueretan, bai abokatu zerbitzua eskainiz.

Uharte Iruñeko kultur ekitaldietan parte hartzen dugu, baita berdintasun batzordean ere, Euskal Herriko emakume mundu martxan eta Nafarroa Garaiko sexu bortxakeriaren aurkako plataforman.