IGARAN URTEAN BENO ÜRZO HANITXEZ ERE GÜTIAGO ATZAMAN DÜTÜE OXKASEN

Entrabaleko ürzo sasoa üken düe Oxkaseko saretegietan. 739 urzo bildü dütüe, aintzineko urtean 1.185 atzaman zütüelarik. Gütiago bildü badütüe izigarri güti ere igaraiten ikusi dütüe. Igaran urtean, 45.000 bat ikusi bazütüen, aurten 15.000 baizik ez. Audela, sareak azaroaren 12an bildü dütüe, eta ondoko egünetan ürzo hanitx igaran dira. Turista edo ikusliarren aldetik ere zonbatekoa azkarki ttipitü da. Dena dela, Etxalarreko saretegiek düe biona edo txapela eramanen aurten 1.689 ürzo atzaman beitütüe. Naphalen 40 bat gütiago, beraz ez düe azken urteetan bezala txapela irabaziko.

Iturria: www.xiberokobotza.org