Egüberriko merkatüa antolatzen dü berriz Urdiñarbeko Herriko Etxeko animazione batzordeak, dagün abentüaren 18an igantearekin. Jateko diren leküko ekoizpenak bai eta esküz egin ederlanak ere, zer nahi edirenen ahalko düzüe, Egüberriko besta horietan jateko edo oparitzeko. Abentüaren 18an igantearekin iraganen da beraz Urdiñarbeko Egüberriko merkatüa, egün orotan. Merkatüaz gain animazioneak badirateke, bai eta jateko eta edateko prunki ere.
Iturria: www.xiberokobotza.org