2015ean, Eüskal Herriak lehen ürratsa egin züan transizio ekolojiko eta energetiko sailean, üngüramen ministeritzarekin izenpetü hitzarmenari esker. Bi urte berantago eginik izan diren bi ikertzeen emaitzak presentatü dira esküaldeka. Egin den ikuskapenarekin eztabada sortü dü Xiberoan, besteak beste, estüdioan agertzen delakoz, laborantxak azkarki kozatzen düala kabalek igorten dütüen gasengatik. Hitzarmen horri esker, sos lagüngoak badira enerjia berriztagarrientako, egürraren erabilpenaren süstatzeko edo ere sail hortan enplegüen sortzeko. Bi ikerketa-bülegoen lanaren ondotik, ondorioztatzeak egin dira eta ikusi da lanpostuak nola sortzen ahal diren üngüramen sailean. Xiberoan egin biltzarrean, galteginik izan da ikerketa bülegoer ikertze zehatzagoak egitea, presentatzean eginik izan diren oharrak kontütan hartzez.
Iturria: www.xiberokobotza.org