PIERRE CHAUNUREN HITZAK (1981)

Ez dakigu oso ongi zer den dekadentzia.

Bakarrik susmoa dugu

Historiaren parte dela,

zahartzaroa edo gaixotasuna diren bezalaxe,

heriotza den bezalaxe, zeina bizitzaren arriskua baita.

Udaberriak berekin dakartza udazkenaren ernamuinak.

Egun edo bihar, Historia eraldatzeko ahalmena izango bagenu,

Historian zer edo zer eraldatzeko ahalmena izango bagenu,

bizitza eraldatzeko ahalmena dugun moduan,

dekadentzia atzeratu, geldiarazi, eragotzi egin behar ote genuke,

edo bizkortu, primadera berriak sorrarazteko?

Eta dekadentzia, izatez, batasun zuri bat besterik ez bazen,

eta batasun zuri horretan kokatzen bagara,

bere egoera eta prozesu askotarikoetan,

dekadentzia Historian, beharbada, ispilu hautsia izango da,

eta bertan islatuko dira galderak,

sekula egitetik gelditu ez garen galderak,

zeintzuen erantzuna, beharbada,

beste nonbait dagoen, espaziotik eta denboratik haratago.