XIBEROAN ANIMAZALE ELIBATEN TREBATZEKO EGITASMÜA

Xiberoan eztabada edo mintzaldi animatzalerik ez da. Azken hilabeteetan Xiberoa Herri alkargoa, Azia, Odace eta Collectif Souletin alkarteek Honki Jin izeneko eztabada-gogozkaldiak antolatü dütüe Xiberoko lau herritan. Bena Kanaldudeko Pantxika Maitiak, hots baxenabartar batek dütü horik animatü. Audela, gei hori Xiberoan gainti beste herri hanitxetan eraman nahi düe. Haatik, animazalea xiberotar bat izatea hobeki lizatekeala ohartürik, erabaki düe ikastaldi baten antolatzea. Hortarako interesatürik diren dozena bat jente bildü dira Pantxika Maitiarekin ikastaldi baten jarraikitzeko.

Iturria: www.xiberokobotza.org