Hegoak Elkartea azken urteotan lantzen ari den prebentzio ereduari RDR deritzo, hau da, drogekin erlazionatutako arrisku eta kalteen murrizketa. Baina, has gaitezen hasieratik, ezagut dezagun Hegoak Elkartea.
Zer da prebentzioa?
Esku-hartze antolatuak dira, drogen kontsumoarekin erlazionatutako arazoak murrizteko edo hauek saihesteko.
Zertan datza arriskuen murrizketaren (gazteleraz RDR) eredua?
Ez da “Kontsumoaren Prebentzioa” ezta “Droga-Mendekotasunen Prebentzioa” ere.
Bada, “norberak bere burua zaintzeko abian jar ditzakeen praktiken sustapena”; osasuna zaintzea, edota baliabide edo gaitasun sozialak lantzea eta drogaren erabilera edo kontsumoa modu arduratsu batean izatea, aldi berean sexualitatearen, baita pertsonen alderdi onak ezagutu eta indartzea, testuinguru soziala landu eta zaintzea baita substantziari dagokionean ere.
Zeintzuk dira HEGOAKen eredu hau lantzeko arrazoiak?
Substantziekiko erlazioan erabilera desberdinak daude, pertsona desberdinak garen bezainbeste. Erabilera hauek izan daitezke arazorik sortzen ez dutenak, gehiegizko erabilera puntualak, pertsonaren ezaugarrien edo hartzen dituenaren jarreraren araberakoak, errepikatutako gehiegizko erabileratik ondorioztatzen diren erabilera arazotsuak… eta droga-mendekotasunak ere.
…hortaz, erabilera hauen artean ere mendekotasuna izan daiteke, baina erabilera guztiak ez dira mendekotasunak
Droga-mendekotasunak fisikoak, psikologikoak edo sozialak/funtzionalak izan daitezke.
Baina substantziekiko erlazio hau ez da kontsumitzaile guztiengan ematen eta desberdina izan daiteke substantzia bakoitzarekin.
Droga-mendekotasuna sufritzen dituzten pertsonak, beste ekintzei lotuta egon daitezkeen mendekotasunak sufritzen dituzten pertsona kopuruaren antzeko parametro batzuetan dagoela esan daiteke; esaterako Interneta, mugikorra, PlayStationa, etab.
Drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa
Edonolako edozein arazo agertu baino lehen, aurretik ekin behar zaio, eta hauek zentzu multidimentsional eta global moduan ulertu. Horretarako, orientagarria izan daiteke hurrengo blokeetan edo markoetan sailkatzea, izan ere, pertsona eta drogaren arteko erlazioa baldintzatuko dituzten faktoreak ez dira bi hauek bakarrik; pertsona; egoera pertsonalak, adina, generoa, kultura, osasuna, gaitasun pertsonalak, sozializazio-egiturak eta erlazio sozialak…besteak beste. testuingurua; bizi-baldintzak, kontsumorako-agertokiak… eta azkenik substantzia; toxikotasun objektiboa, kontsumo patroi arriskutsuak, adulteratzaileak… eta beste asko.
“Drogak izan dira, daude eta egongo dira”
Droga-erabilera ezabatzea baino, planifikatutako eta artikulatutako estrategien bitartez bilatzen dugu pertsonak laguntzea, kontsumitzaile hauen droga-erabilerek kalte minimo posiblea eragin dezaten eta ondorioz, gizartearengan ere kalte txikiena izan dezaten.
Kontsumoen errealitatea ulertzea Vs. abstinentzia helburua
Droga-erabilerarekin lotutako Arriskuen Murrizketaren abiapuntua da, onartzea kontsumitzaile askok kontsumitzen jarraitu nahi dutela, hauetako askok ez direla jarriko harremanetan drogen fenomenoaren inguruan dauden osasun edo prebentzio zerbitzuekin, substantzien erabilerarekin lotutako arazo handirik izango ez dutenez gero. Drogak kontsumitu nahi dituzten pertsonak daude eta arrazoi desberdinak direla eta, kontsumoarekin erlazionatutako halako efektu negatibo batzuk izan arren, ez dute hau uzteko interesik.
Hau dela eta, ez dugu uste, bakoitzaren beharretarako eta kontsumo-erlazioen dimentsioetara egokitzen den arreta espezializatua ez dutenik jaso behar.
Hegoak-ek helburu bezala proposatzen du: arrisku txikiagoko kontsumoa
Kontziente izatea eta gure bizitzekin egiten dugunarekin arduradun izatea, hizpide dute eta eskaintzen dituzte baliabide erabilgarriak arrisku txikiagoko kontsumoak izateko; hau da kontsumo arduratsua.
Bakoitzaren erabaki libreak markatuko du helburu pertsonala abstinentzia izatea edo ez. Azken batean, kontsumo arduratsua segurtasun arau batzuen barnean izan dadin; auto-ardura, bakoitzak bere osasuna lantzeko baliabideak, substantzien ezaugarrien ezaguera, kontsumo bakoitzak ekartzen dituen arriskuak balioesteko garrantziko faktoreak, etab.etarako jarraibideak.
HEGOAKen lehen pausoa errealitatetik abiatzea, bakoitzaren beharrak eta egonezinak oinarritzat hartuz, beti ere, kontsumitzailearen erabakiak errespetatuz.