Sei emazte omentürik dira, Pier Pol Berzaitzek hontü düan «Maite-K» ikusgarrian. Inesa de Gaxen, inkisizione püntüan epaitürik izan zena, Kattalin Aguirre erresistentzian ebili zena, Mentxu Gal margolaria, Bizente Bogel, eüskaraz, lehen eleberriaren idazlea, Emiliana de Zubeldia, müsika hontzalea, eta Madalena de Jaurreguiberri eüskalzale xiberotarra. 40 bat lagün jüntatü dira obra honen eraikitzeko. Bertso, kantore, dantza eta müsikaren bidez dira sei emazte horik ohoratüko. Bilbon, Donibane Lohitzüne, Donostia eta Donapaleun emanik, azkena Maulen.
Iturria: www.xiberokobotza.org