XIBEROA HERRI ALKARGOKO AZKEN AITZINEKO BILKÜRA IRAGANIK

Xiberoa Herri Alkargoako bilküran aipamenetan izan dira besteak beste, ondarkinen biltzea eta berextea. Ondoramen honak elkitzen dira, ondarkinak gütitü direlakoz ; hots, jenteek kasü egiten düe. Lürbelztatzeak edo konpostak arrakasta handia dü eta horren egiteko ontzi hanitx eman dira. Bestalde, alkargoak bi entrepresa lagüntüko dütü sosez, handitze lanak egin behar dütüelakoz ; EMO entrepresari 41 000 euro emanik izanen zaio, moldeak eta tresnadüra elibat egiten dütü eta Sohütan plantatü beharra da. Megam espartiña ateleria ere lagüntüko da, 38 000 euroekin. Maulen düan bastimentüan15 langile ari dira, eta orai arte alokairüan baziren, erabaki düe erostea. Xiberoa-Herri Alkargoak azken bilküra bat egin beharra dü abentü ondarrean eta gero Euskal Herri Alkargoak dü segida hartüko.

Iturria: www.xiberokobotza.org