Zuek bakarrik ez duzue deus egiten lehenengo momentuetan
etsaiaren hedapena geldiarazteko;
horren ordez, indarrak bikoiztu ditzan arte egoten zarete.
[…] Zuen izaeran dago
beti ahal duzuena baino gutxiago egitea;
ez fidatu zeuen juzguaz, zentzuduna izanik ere,
eta kontuan eduki arriskuak beti egongo direla hortxe;
estutasunak datozenean, pentsa ezazue sekula ez zaretela haietatik onik aterako.