Dantzak seküla beno haboro arrakasta dü Xiberoan. Xiberoko dantzarentako jakina bazen ere, dantza modernoak eta klasikoak ere beren jarraikizalea dütüe. Hori argiki agertü da Dantza Bideak alkartearen biltzar nausian Maulen agitü dena. Alkarteak, gazte ala gehitü, 140 kide dütü, kurtsoen edo ikastaldien jarraikitzeko. Jente zonbakina ederki handitü da urte batez. Iragan urteaz ondoramen oso baikorra egin da eta dagün urteko xedeak ere aipatürik izan dira. Horien artean dagün 2017ko arramaiatzearen 10ean eginen den “Entre ciel et Terre” ikusgarria. Hatik mementoko alkarteko ardüradünek ez deiküe haboro salatü, sorpresa etxeki nahi beitüe azken mementoa artino. Beste bi argeraldi eginen dütüe, martxoaren 4ean Müsika eskolako ikusgarrian eta 25ean Maule Hiriko kültür sasoinaren barne.
Iturria: www.xiberokobotza.org