ZONBAT TXORI HARAHONAKZALE IGARAN DIRA GURE BORTÜETARIK?

Txori haragonakazale franko iragan dira aurten ere gure bortü gaine horietan, orotara 80 txori mota desbardin beno haboro. Iragan üztailaz geroztik txori harahonakazaleen jarraikia eta zonbakatzea segürtatü dü LPO edo Txorien Zaintzeko Ligak, Ipar Euskal Herriko hiru günetan: Organbideskan (Xiberoan), Lizarrietako lepoan (Sara aldean) eta Lindux-en (Urepele aldean). LPOko ardüradünek erran deiküen bezala, urte arrunta izan da, eta iragan urteetako kanbiamenen aihoak edo tendentziak baieztatürik izan dira. Hots, ürzoak gehien bat Lapurditik iragaiten dira, bena güne bakotxak bere berezitarzünak dütü, hala nola Organbidexkan, Amiamoko Beltza edo Zikonia Beltza hantik iragaiten da nagusiki.

Iturria: www.xiberokobotza.org