HILABETE BAT MENTS DA MASKARADEN HASTEKO!

Aurtenko maskaradakariek egütegia finkatü berri düe! Urtarilaren 22tik maiatzaren 7alat , 16 jelkaldi emanik dirate. Hilabete baten bürüan hasiko dira. Pettarreko Ezpeize eta üngürüko herrietako gazteek emanen dütüe aurten. Hilabete zonbait baldin bada ere biltzen direla, berriki baizik ez dura serioski errepikatzen hasi. Kargüak ere emanik izan dira. Oraitik aintzina maskarada hokian ezarten ariko dira, jakitez  hilabete bat baizik ez dela baratzen.

Iturria: www.xiberokobotza.org