ARTALDE DESLAITUAREN ARDI BELTZAK…

Artalde deslaituaren ardi beltzak izatea egokitu zaigu,

ardi beltzetan ilunenak.

Egia esanda, egoera honetan aurkitzeak egiten gaitu zoriontsu

sumisio zelai honetan.

Ahalik eta alboratuen are eta zoriontsuago.

Euren bidearen kontrako norantza da gure norabidea:

Buelta ematen badute buelta emanen dugu.

Gure bidea nirea soilik bihurtzen bada ere.

Bizitzea, bizitza berari eraso egitea bihurtzen bada ere.