Auzoko eragile eta elkarteak antolatzen ditugun ekintza ezberdinak askotan egun eta ordutegi berdinetan bat egiten dute. Honek, deialdi ezberdinei kalte egiten die.
Gaur egun, tresna asko ditugu hori gertatu ez dadin. Egutegi partekatu bat sortzen badugu,ekintza bat antoltzeko momentuan beste ekintzaren bat antolatua dagoen ikusi ahalko dugu eta informazioarekin eskutan, aurrera jarraitzen dugun, edo, ordua zein egunaz aldatzen dugun erabaki ahalko dugu.
Baita ere, tresna honekin informazioa eguneratua izan ahalko dugu gure teléfono mugikorretan, korreoetan… eta egunero auzoan antolatutako ekintzen informazioa izanen dugu.
AUZOTEGI KULTUR ETXEAk eta TXBIZIk ikastaro praktiko bat antolatu dute auzoko eragile eta kolektiboei zuzendua.
Ikastaroa urtarrilaren 17, asteartearekin arratsaldeko 19:00etan AUZOTEGI KULTUR ETXEAn eginen da. Egun horretan partehartzaileek emandako datak egutegian finkatuko dira eta horretaz aparte kolektiboei pasa-hitza emanen zaie data berriak sartzen joateko.
Animatu eta parte hartu guztiok egiten ditugun ahaleginen helburuak hobetzeko eta auzo partehartzaile eta biziagoa izan dezagun.
Antolakuntzatik mugikor batekin etortzea komenigarria dela helarazten dizue.