EMO ENTREPRESA HANDITÜZ DOA

Dagün martxoan, 3. urtebürüa ospatüko dü Mathieu Christy eta Joël Lievens-ek sortü züen EMO entrepresak. Honek moldeak eta hegazkingintzako tresneria ttipiak egiten dütü eta lehen urtetik ederki ari da lanean. Egünko egünean lau langile badira. Irabarneko Lankia-Bermagian hasi züen beren lansaila eta urte hatsarre hontan beren egoitza berria eraikiko düe Sohütan.  4000 metra karratüko lür eremü bat erosi düe, nonere 500 metra karratüko eraikin bat altxatüko düen. 550 000€ko sos-sartze bat eginen düe. Xiberoa-Herri Alkargoarenganik 40 000€ko lagüngoa segürtatü düe jadanik eta Departamentü Konseilüari egin düen galtoaren arrapostüaren haidürü dira orano. Epe llabürrean ez düe beste langilerik hartzeko xederik, sos sartze horri nola bürü eginen düen ikusi nahi beitüe, bena hortik harat lan heina etxekitzen badüe, langile bat edo besteren hartzeko esperantxa badüe.

Iturria: www.xiberokobotza.org